Zentru hauei dagokien bezela, 24 ordutako arreta zuzena eskeitzen dugu Berriz1 egoitzan. Osasun-sozial arloan osatutako langileekin.
Gure langileek egoiliarrak izan ditzazkeen behar guztiak zerbitzatuko ditu, beti, adineko pertsonaren autonomi eta erabakitzeko gaitasuna bultzatuz. Ezintasun edo mendekotasun maila guztiak ditugu kontutan. Mendekotasuna handia den einean, laguntza ere halakoa izan behar duela jabetzen gara.
Berriz1 egoitzan, zuretzako egokituak izango diren egonaldiak ditugu. Egonaldi luzeak edo egun gutxitakoak. Egoitza batera sartzeak ez du betirako hartu behar den erabaki bat izan behar. Aisialdi egonaldi bat izan daiteke.
Ebakuntza baten zain zaude eta ondorengo egunak non edo nola pasa behar dituzun arduratzen bazaitu, zatoz guregana. Susperraldi egun batzu eman Berriz1 egoitzan eta itzuli etxera sasoiean.
Zure senitarteko edo zaintzaileak deskantsu bat behar badu eta ez baduzu bakarrik gelditu nahi, zatoz gure egoitzara! Giro lasai eta atsegin baten barruan, behar duzun arreta guztia jasoko duzu.
Egoitza bat nolakoa den eta bertako bizimodua zein den jakin nahi baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan eta behar duzun egonaldi mota eskeiniko dizugu.
BERRIZ1 egoitzan, babestua sentituz gain, behar duzun arreta zuzena jasoko duzu eguneroko bizitzako jarduera guztietan (dutxa, jantzia, elikadura...) Egoitzako sendagile eta erizainaren eskutik zure osasun fisiko eta psikologikoa zaindu eta mantentzeko aukera izango duzu.
Gizarte Langileak egoiliarrren eta senitartekoen beharrei erantzungo die. Senitartekoei laguntza zuzena eskeitzen diegu onarpen prozesu eta egonaldian. Arreta on bat egoiliarrekin hasten bada ere ezin ditugu alde batera utzi, egoiliarren bizitzaren parte diren, senitarteko eta lagunak.
Zuzeneko arretaz gain, Berriz1 egoitzan erropa garbiketa zerbitzua eskeitzen dizugu. Eguneroko menuak berriz, katerin bidez ekartzen dira eta danak, egoiliarren beharrei egokituak daude ( gatza gutxikoak, azukre gabeak, turmix texturako elikagaiak,...)
Kanpoko zerbitzu bezela ditugu; ileapaindegia, podologia, psikologia, zerbitzu erlijiosoa eta pribatu moduan eskeinitako rehabilitazioa, ...
Gauza asko esan ditzazkegu gure egoitzari buruz baina, Berriz1 egoitza ikusi eta bere arreta zerbitzua ezagutu nahi baduzu, zatoz guregana. Pozik lagunduko dizugu behar duzu guztian.
Zure zai gaude!
- 24 ORDUTAKO ARRETA
- SUSPERRALDI EGONALDIAK
- EBAKUNTZA ONDORENGO EGONALDIAK
- BEHIN BEHINEKO EGONALDIAK (oporraldiak, senitartekoentzako deskantsua ….)
- BEHIN BETIKO EGONALDIAK
LAGUNTZA ZERBITZUAK
- SENDAGILEA
- ERIZAINA
- PSIKOLOGOA
- GIZARTE LANGILEA
- SENITARTEKOEI ARRETA
ONGIZATE ETA KONFORTA
- EGUNEROKO GARPIKETAK
- GARBITEGIA
- KATERIN ZERBITZUA
- OSPAKIZUN BEREZIAK
- ELIKAGAI EGOKITUAK
- ZERBITZU ERLIJIOSOA
ZERBITZU OSAGARRIAK
- ILEAPAINDEGIA
- PODOLOGIA
- ERREHABILITAZIOA
- JOSTUNA